martes, 14 de diciembre de 2010

Deliciuos

Deliciousen jarritako web orrialdeak oso ointeresgarriak iruditu zaizkit Lehen Hezkuntzako ikasleentzako. Gustoko ditudan gaiak matematika eta ingelesa direnez, hauei buruzko web orrialdeak igo ditut.
Matematikari dgaokionez, ekuazioetan oso jaioa nahiz eta gai honen hasier abat jarri dut LH-ko 3.ziklokoentzako nolbait jada amtematikaren munduan ibiltzen dakitenentzat.
Eta LH-ko 1.zikloko ikasleentzat oinarrizko eragiketak barnerazteko ariketa batzuk aurkitu ditut.

Ingelesa lantzeko oso webgune interesgarriak eta egokiak aurkitu ditut. Asko gustatu zaizkit webgune hauek izan ere ingelesa modu interaktibo batean, erakargarri batean... landuko delako. Dena jolasaren bitartez landuko da lexikoan oinarrituz.
Gaika zatituko da horrela gai guztiak ukituz. Nik pantaila batzuk ikusi eta egin ditut. Horietan adibidez protagonistari lagundu egin beharko die eskatzen dienan. Adibidez protagonistak animalien izenik ez badaki lagundu egin beharko diogu horien izenak asmatuz.

Uste dut ingelesa lantzeko web gune hauek ikastetxeetan gomendatu beharko luketela nolabait etxean aukera gutxiago dutelako ingelesa lanzteko matematikak eta horrelakoak baino.

miércoles, 8 de diciembre de 2010

Netiketak

Orokorrean interneteko kontsumitzaile guztiok ezagutzen ditugun arau etiko batzuk dira. Netiketak, internetean jarduteko jarrerak bideratzeko 10 arau dira.
Hasteko esango dut, arau etiko hauek ez ditudala inoiz idatzita egongo zirela imajinatu. Baina errespetatzen ditut eta gizartean zabaldu beharko zirela uste dut.
10 arau hauetatik gehienak errespetatzen ditut denak ez esateko. Arritu nauen araua 5.araua izan da. Honetan letra larriz ez idaztea gomendatzen du honek garrasika zagozela adierazten baitu. Nik ez nuen horrela ikusten, letra larriz idatzi zegoena garrantzitsuenatzat hartzen bait nuen.

Garrantzitsuenetzat, 8.araua hartzen dut. Honetan bidaltzen diren emailetako besteen helbideak borratzea gogoraztean da. Hau garrantzitsua ikusten dut besteen pribatasuna mantentzeko.

Laburbilduz, netiketak errespetatu eta bete behar egin behar direla uste dut.

jueves, 2 de diciembre de 2010

Eskola 2.0 eta Arbel digitala

http://www.aufop.com/aufop/uploaded_files/articulos/1278785070.pdf


Dakigun moduan teknologia berriek gure bizitzan paper garrantzitsu bat betetzen dute eta hezkuntzaren esparrura zabaltzea erabaki da. Zabalkuntza hau bi programari esker eman da; Alde batetik eskola 2.0 dugu eta bestetik arbel digitala. Artikulu honetan programa berritzaile bi hauei eginiko kritika sakon bat irakurri dut eta honek nolabait niri ere pentsarazi egin dit. Izan ere ez nuen ezagutza askorik hauei buruz baina orain argi dut dena.
Aurrerapen bat eskaintzeko asmotan esango dut, nahiz eta programa bi hauek hezkuntza sisteman gauzatu, ez diote hezkuntza sistemari onurarik ezta inolako aldaketarik sustatzen.

Eskola 2.0 programa, oso berria da pasadan ikasturtean onartu zena. Hau multinazionalek, editorialek talde finantzieroak eta hezkuntza esparruko idazkariak sortu zuten. Sortzaile hauetan nabari den moduan, gehienak ekonomia mundukoak dira eta hau izango da programa hau aurrera ez ateratzearen arrazoi nagusiena. Programa honek ordenagailuak, teknologia berriak eskaintzen ditu. Ez du inolako irakaskuntza berrikuntzarik eskaintzen.
Gainera, teknologia berri hauek ikastetxean sartzen zireneko egoera ez zuten aurkeztu ezta planteatu eta honek beste arazo bat sortu du. Izan ere, proiektu hau aurrera eramateko orduan, irakasleek oztopo handia izan dute ez zekitelako zelan moldatu klaseak.
Arazo hauek agerian utsiz, eskola 2.0ren helburua, dirua irabaztea izan da. Hezkuntza merkaturatzea lortu nahi izan dute ordenagailuak eta bestelako TTBBak erosiz, hauek izango duten eragina kontuan hartu gabe.

Arbel digitalei dagokienez, 2003ra bueltatu behar dugu proiektu honen lehenengo pausoak ikusteko. Berrikuntza hau, LH 5 eta 6.mailako ikasleen geletan sartu ziren arbel digitak. Arbelak irakasleen eta ikasleen iritzia kontuan hartu gabe jarri ziren, izan ere hauek jarztea zen helburua eta lortu da. Baina eskola 2.0 proiektuan bezala, arbel digitalek ez dute ikasleen emaitzetan inolako aldaketarik gauzatuko. Hauek erabiltzeak esan behar da, irakasleen metodologia aldatzea ekarri dutela. Ala ere, argi utsi behar da, ez dute inolako eraginik hezkuntzan.
Portatilak baino askoz garestiagoak izateaz gain esan behar da, portatilak betetzen duten lan bera egiten dutela.

Ikastetxe batzuk proiektu berritzaile hauei uko egin die. Hauen iritziz, dirua programa hauetan gastatzen da eta gero eta irakasle gutxiago kontratatzen dira.

Laburbilduz, proiektu hauek zelan proposatuta dauden kritikatzen dut. Hezkuntza sisteman murgildutako proiektuak hezkuntza emaitzak hobetzeko moldatu behar dira. Proiektuak planteamendu egokia izan behar dute hezkuntzaren onura emateko.
Ez dut bidezkoa ikusten hezkuntza ekonomiari bultzada bat emateko erabiltzea. Zalatzekoa ikusten dut hezkuntza modu honetan merkaturatzea.

jueves, 25 de noviembre de 2010

Konpetentzia Digitalak

Ikusi beharrreko hiru bideoak ikusi ondoren, argi daukat ezin garela fidatu askorik interneten aurkitzen dugun informazioaz ezta ofertetaz. Izan ere internen dagoen guztiak atzetik egilearen ikuspuntuak, kultura, balore batzuk, helburuak eta abar luze bat biltzen ditu.
Gu, interneten kontsumidoreak ez gara konturatzen, internet erabiltzean hauen esklabu bihurtzen garela.

Bideoei erreparatuz, "MULTIMEDIA LITERACY DIGITAL STORY" agertzen den moduan garaiak asko aldatu dira eta teknologia berriei esker denbora eta espazioaren arteko mugak desagertu direla argi gelditzen da. Lehen ezinezkoa uste zana

Bigarren bideo honetan "HTB", alfabetizaziora heltzen gara. Honekin argi gelditzen da, gauz aguztien atzean ideologia bat dagoela eta denaren atzean helburu finko batzuk daudela. Pertsona autokritikoak gailentzen dira bideo honetan interneta erabiltzeko orduan kritikoak izatea beharrezkoa delako. Informazioa aukeratzeko, idazteko, irakurtzeko eta intrepretazeko gai izan behar gara.
Konturatu behar gara, informazioekin balore batzuk transmititzen direla eta egilearen ikuspuntutik abiatzen direla. Honekin batera ikuspuntu baten transmizioa ematen da eta horretaz konturatu behar gara.
Bideoan agertzen den puntu bat indartu nahi dut, datuen gorabeherak. Internetean denok dakigun moduan gure datuak dabilzta eta inork ez daki nork eskuratu ahal dituen. Guk datuek ematean uste dut nolabait zeozer esakintzen diegula eman diegunei. Hau da, zeren truke ematen ari gara gure dtauak? Zer losrtu nahi da horiekin? Garrantzitsua iruditzen zait datuen erabilera interneten, elkarrizketetarako ezinbesteko gaia dela iruditzen zait inork ez dakigulako ziur zer egiten duten datuekin.

Azken bideoari helduz "02 BUEN USO DE INTERNET", denok gogoan ditugun gaiak jorratu dira. Egia izango ete da interneten agertzen dena? Datuak sartzeak zer eragingo dit? Online erosi behar da? ... Uste dut galdera hauek beti egongo direla izan ere interneten gakoak hauek direlako. Egileak gu geu gara eta ezinezkoa iznago da informazioa egia ala gezurra den zehaztea, hori kontsumitzaile bakoitzaren betebeharra delako. Beste alde batetik, datuak sartzea eod ez kontsumitzaile bakoitzak hartuko duen arriskua izango da eta online erostea ere.
Galdera guzti hauen erantzuna, pertsonala dela iruditzen zait. Interneten kontsumitzaileak kritikoak izan behar gara eta gu izango gara gure erabakien erantzuntzaile. Hau esanik, uste dut argi gelditzen dela, interneten agertzen den segurtasun ezari aurre egitea gure erantzunkizuna dela.


Bideo hau nabarmentzen dut, gehien pentsarazi didalako.

martes, 16 de noviembre de 2010

Teknologia berrien aplikazioak eskolan

Denok dakigun moduan, teknologia berriak gure bizitzako esparru asko eta askotan parte hartzen dute eta hezkuntza ez da salbuezpena. Teknologia berriak didaktikoki erabili ahal izango dira eskolan, hau zelan emango da?
Aplikazio didaktikorik nagusiena uste dut entziklopedia elektronikoak beteko dutela, hots, wikipedia eta honelako aplikazioak. Jakitun gaude guztiok informazio iturririk handiena dela internet eta honi helduz hezkuntzan ere honela jokatuko du.
Hezkuntza esparrura eskainiko den informazioa mota askotako izango dira, izan ere, esakiniko den informazioaren arabera asmo bat edo beste egongo delako.
Ikasleen hezkuntzan garrantzitsua da gurasoen papera eta hauen esku hartzea umeen hezkuntzan. Horregatik Blogaren moduko aplikazio didaktikoak erabiliz gurasoak jakitun egongo dira ematen diren aurrerakuntzetan eta gertaera guztietan. Gainera ikasleek Blogen bitartez euren esperientziak plazaratzeko aukera izango dute.
Beste alde batetik, material didaktiko legez erabili daitezke teknologiaren aplikazioak. Bideo instruktiboak, ariketa birtualak eta abar luze bat ikasleen hezkuntza bideratuko dutelako.
Aipatutako guztia esanda, argi geratzen da teknologia berrien aplikazio didaktikoek pisu garrantzitsu bat dutela eskolan.
Esan behar dut pisu hau, zaindu beharreko printzipio bat izango dela, izan ere erabilera asko ematen bazaio beste baliabide metodologikoak galdu litezkeelako. Erabilera neurtuak, hau da noizbenka apliakzio teknologiko hauek erabiltzeak abantaila asko ekarriko dizkio ikasleari bere etorkizuneko aplikazioak ezagutuko dituztelako. Baina beti ere ahastu barik, eskuz egindako lanek, koaderno tradizionalek emaitz egokiak ematen dutela hezkuntzan.
Teknologia berrien aplikazio didaktikoak erabili behar direla kontuan hartuz, irakasleek hauek erabiltzeko eta hauen erabilera irakasteko gai izan beharko dira hau ziurtatzeko formakuntza dutelarik.

domingo, 7 de noviembre de 2010

Eten Digitala


Eten digitala beti esistitu izan den kontzeptu oso zabala da. Hasteko eten digitala zer den azalduko dut. Interntean konektatuta dauden eta konektatuta ez dauden pertsonen artean ematen den aldeari deritzogu eten digitala. Gizarte guztia, arrazoi batzuk direla medio ez da internetera konektatuta egongo eta honek nolabait, bai teknologia aldetik eta gizate aldetik marginatuta egotea ahalbidetuko du.
Teorian, denok izan behar ditugu baliabie berdinak aurrera egiteko baina hau ez da horrela izango.
Goian esan dudan moduan, eten digitala, arrazoi ezberdinegatik emango da baina hau ematean ondorio berberak emango dira. Internet gabe egoteak, informazio nahiko barik egotea eragingo du, horrela ezagutza maila gutzituz eta hezkuntza egokia jasotzeko posibilitateak murriztuz.
Hau gertatzearen arrazoiei erreparatuz, honako hauek nagusituko dira:
-EKONOMIKOA: Hau ezagunena da, izan ere diru nahikorik ez duten lurraldeetan ez dago teknologia berriak izateko aukerarik.
-JASOTAKO HEZKUNTZAREN ARABERA: Honetan irakasle eta ikasleen arteko aldeak nabarituko dira. Ikasleak oso jaioak izango dira teknologia berrietan baina irakasleak ez. Hauek formakuntza egokia beharko dute.
-HIZKUNTZAREN ARABERA: Hizkuntza internazionala ingelesa izango da eta hizkuntza hau ez dakitenek sailtasunak izango dute teknologia berrietan jarduteko.
-GENERAZIOAREN ARABERA: Gaur egun nahiz eta ohikoa izan teknologi berrietan murgilduta egotea, egia dena da, adinaren arabera teknologia berrien erabilerak gora-beherak izango dituela. Artikuluko inkestetan ikusten den moduan, gazteek askoz ere gehiago erabiltzen dute teknologia berriak zaharragoak baino.
-GENEROAREN ARABERA: Honetan kulturaren eragina izango da faktore garrantzitsu bat. Kultura batzuetan, emakumeek ez dute ia eskubiderik eta are gutxiago teknologia berriak erabiltzeko askatasuna. Gainera, emakumeen erabilera txikiagoa izango da gizonena baino.
-EZAUGARRI FISIKO ETA PSITIKOEN ARABERA: Honetan eskolaren betebeharra zertxobait saiestuko da. Eskolak guztientzako erantzunak izan behar ditu baina hau konplikatu egingo da premia bereziak dituzten ikasleekin.
Beraz gure esparruan zentratuz, argi dago ahaleginak egin beharko direla guztientzako erantzunak ahalbidetzeko, horrela honi dagokion eten digitala murriztuz. Hau lortzeko, irakasleen formakuntza bat eman beharko da, enpresen eta eskolen arteko elkarrekintza sustatu beharko da eta azkenik, ikasleak kontzientiatu beharko dira honen aurka.

Nik pertsonalki esan behar dut eten digitala beti egongo den arazo bat dela. Izan ere gaur egungo gizartearen antolamenduaren ondorioz, eten ekonomikoa beti egongo da, batzuk teknologia berriak izateko aukerarik ez dutelako izango. Ekonomiaren motorra hori da, hots, batzuk dirua izango dute eta beste batzuk ez eta honen eraginez eten ekonomikoa beti ezistituko den arazoa iruditzen zait.
Beste alde batetik, generazioari eta generoari dagokion etena, kulturarekin lotzen dut. Argi dgao aintzinako belaunaldiak ez direla hezitu teknologia berrietan eta horregatik egun gutxi dira hauek erabiltzen dituztenak. Generoari erreparatuz ere kulturari jozten diot arrazoia izan ere kultura batzuetan emakumeak ez duelako gizonak besteko eskubideak.
Ez nator bat hizkuntzaren etenarekin, artikuluan esaten den moduan ingelesa da hizkuntza internazionala eta gizaki formatu batek jakin beharko lukeen hizkuntza iruditzen zait.
Hezkuntza sistemara hurbilduz, uste dut denontzako erantzunak ez izatea akatz garrantzitsu bat dela eta urteekin batera murrizten joango dela. Argi dago ikasleen behar guztiak asetzen ahalegindu behar garela eta teknologia berrien mundu berri hontan ere hau lortu behar da.

martes, 2 de noviembre de 2010

Teknologia berriak informazioaren gizartean izandako eragina

Hasteko esan beharra dago, informazioaren gizartearen oinarria teknologia berrietan dagoela. Urteak aurrera eginez, industria gziartetik gaur egungo informazioaren gizartera heldu gara. Gaur egungo bizitza aurrera eramateko informazioa eskuratzea garranztitsua delako oinarrizko faktore bat delako aurrera egiteko. Informatzea hain garrantzitsua bilakatu da gaur egun guri dagokigun izena ere aldatu dela lehengo industria gizartetik gaur egungo informazioaren gizartera. Bi hauen arteko erlazioa norabide bikoa iruditzen zait. Izan ere teknologia berri barik informazioaren gizartea ez zen izango guk ezagutzen dugunalakoa. Eta beste aldetik, Informazioaren gizartea barik Teknologi berriak ez zuten inolako garapenik, eraginik ezta erabilerarik izango.

Teknologia berriak <--------> Informazioaren gizartea

Teknolgia berriei esker, hainbat abantaila izan ditugu esaterako komunikazioaren esparruan, entretenimenduaren esparruan, medikunztan... Pertsonalki teknologia berrien garapena goraipatzen dut, hauek nolabait gure bizitzan erraztasunak eskaintzen dizkigutelako. Teknologia berrien ondorioz gizartea aldatu da, denok gaude harreman zuzenean, nahiz eta oso urrun egon. Sal erosketak egiteko modu berria agertu da, entretenitzeko modu desberdinak eta abar luze bat. Laburbilduz, informazioaren gizarte honetako oinarrizko ezaugarria teknologia berriak dira.

domingo, 24 de octubre de 2010

"La revolucion de los medios"



1.- Zein da bideoaren gaia?
Bideo honen gaia, etorkizuneko egoera teknologia berrien eraginez da. Izan ere bideo honetan islatzen da 2051.urtean teknologiak bete ahalko zuten esparrua, hau da, leku guztietan, esparru guztietan zuzenean inplikatuta egongo direla.
Nabarmentzen duena da edozertarako beharrezkoak izango direla teknologia berriak, gizakiaren lanari lekua kentzea eraginez.

2.- Azaldu zure iritzia bideoa iksui eta gero:
Bideoa ikusi eta arritu egin naiz. Inoiz ez dut pentsatu aurrerakuntzek zerenbesteko garapena lortu ahal duten urteak aurrera eginez. Ikusi dudanez, larregi erabiltzera helduko gara etorkizunean eta ez dut etorkizun horretan bizi nahi.
Gure belaunaldiak teknologia berriak txikitatik ezagutu ez arren, egun ezin gara bizi internet barik. Internetak abantaila asko ekarri dizkigu gure bizitzara, hainbat erraztasun informazioa aurkitzeko orduan, komunikatzeko eta abar luze bat. Baina nire ustez dena moduan, teknologia berriak erabiltzea ona da baldin eta neurrian erabiltzen bada.

3.- Zer egin dezake eskolak?
Eskolan ez dut uste horrenbeste erabiltzen direnik teknologia berriak orain. Baina baliteke etorkizunean gehio erabiltzea beraz erabilera neurtuko nukeen eta esku lanen garrantzia azpimarratuko nukeen.

4.- Guk zer egin dezakegu?
Nik pertsonalki, nire ingurukoak eta nire etorkizuneko ikasleak kontzientziatuko ditut, teknologia berriek ez dutela gure bizitza gidatu behar azaltzen. Teknologia berriek bizitzako zenbait gauza errazten dituztela baina garrantzitsua gizakiaren onura dela ez etengabeko garapena.

viernes, 22 de octubre de 2010

Web 2.0 The Machine Is Us



Bideo honetan honako hau azalduko dira, nik nire eskema egingo dut:
-Paperean dagoen testua, linearra da
-Birtualki edo digitalki azaldutako testua, flexiblea da.
-LEHENGO EGOERA:
Lehen testuak, HTML formatoan idazten ziren. Honetan dokumnetuaren estruktura definizten zen. Urteak aurrera eginez, elementu berriak asmatzen joan zirene ta momentu batera heldu zen formatoa eta edukia beti batera joaten zirela.
-GAUR EGUNGO EGOERA:
Gaur egungo tetsuak, XML formatoan idazten dira. Aldaketa nabarmenena da, formatoa eta edukia bereizi egiten direla. Elementuek edukia definituko dutelarik.
Datuak etengabe berbidaliak izan ahal dira eta honi ezker publikazioaren erraztasuna sustatu da. Guzti honek datuen elkartrukea ahalbidetzen duelarik.
-Honi buruz zenbait galdera sortzen dira. Esaterako, aldaketa hau, guzti hau nork eta zelan egin du?
Erantzuna, GUK da. Izan ere, gure aurrerakunztek, gure ideiek, gure nahiak, web-a berritzea ekarri dute gu garelako web-a.
Honegatik esaten da Web 2.0ak pertsonak elkartzen dituela, harremanak sortzen dituela.

jueves, 21 de octubre de 2010

Estekak sartzeko aprobada

Post honetan ikusiko dugu nola sratun lotura bat idazpen batean. Horrela hemen klik egitean EHUko web orrialdera salto egingo dugu.

jueves, 14 de octubre de 2010

Teknologiaren aurrerakuntzak!

Teknologia berrien garapenari esker, atzo urriak 13an Txileko miatzaileak zulotik atera ziren.
Hori lortzeko egin den tresna adibide garbia da gaur egungo teknologia berriak gure bizitzan ezinbestekoak direla frogatzeko. Izan ere teknologia berriei esker gure bizitzaren kalitatea eta iraupena ere hobetu egin delako.
baieztapen honekin azpimarratu dudana da ezinbestekoak direla gure bizitzan teknologia berriak eta hauen garapena ziurtatzeko ahalegina egin behar dela beti aurrerakuntza gehiago izateko.

Web 2.0



Hezkuntzari teknologia berriak aplikatuz ikasgaian landutako konzteptu garrantzitsu baten ezaugarri batzuk azalduko ditut sarrera honetan. izna ere Web 2.0 gaur egun indarrean dauden Web-gune guztiei deritzogun multzoa da.
Web 2.0, 2004.urtean sortutako kontzeptu bat da.
Honetan, erabiltzaileen parte hartzea eta informazio trukaketa ematen diren web-gune guztiak aurkitzen direlarik. Lankidetza eta informazioaren trukaketa azkarra sustatzen du.
Elkarrenganako kolaboraziori zuzenduriko webgune interaktibo eta bisualki erakargarriak dira, esaterako, tuentia, facebook, twitter...
Gainera, ideologia mota honetan erabilztaile guztiok dugu aukera informazioa sortzeko, webgune barriak sortzeko, diseinatzeko... izan ere gu geu izango garelako informazioa sortuko dutenak.

Esan dudanez, informazioa guk geuk sratzen dugu eta sartzeko aplikazio batzuk erabilzten ditugu: tuneti, facebook, youtube, blog, wiki eta abar luze bat.
Teknologia honen garapenak ondorio anitz ekarri ditu gure gizartean. Izan ere hainbat izan dira esparruak Web 2.0ren eraginez garatu behar izan direnak:
- Hezkuntza mundura hurbilduz, lan guztiak interneta erabiliz burutu behar dira, gainera eskoletan liburuak alde batera usten dira ordenadoreak nagusituz.
- Komunikatzeko orduan gehien erabilzten bidea da hau. lagunekin, kanpoko familikideekin etabar kontaktatzeko erabilzten dugu.
- Gure bizitzako zereginak arinzten ditu. Esaterako bidaiak antolatzean, erosketak egitean, egunkariak irkaurtzean eta abar luze bat.
Izan ere Web 2.0 ezinbesteko garapena izan da gure bizimodurako.

jueves, 7 de octubre de 2010

Besoak Zabalik!

Estrukturatzen

Gitxi-gitxika bloga osatzen joango naz. Honetan hezkuntza munduko iritziak, niri gustatzen zaizkidan bideoak, argazkiak eta abar luze bat agertuko dira!

zuen mezuen zain!!

Lehenengo eguna!

Egunon!!
Bloga egin berria dut, banuen jada blog bat baina orain asko ez naizela sartzen eta astuta dut bere izena ere. Espero dut blog honekin berdina ez gertatzea!
Ciaoo!!