martes, 2 de noviembre de 2010

Teknologia berriak informazioaren gizartean izandako eragina

Hasteko esan beharra dago, informazioaren gizartearen oinarria teknologia berrietan dagoela. Urteak aurrera eginez, industria gziartetik gaur egungo informazioaren gizartera heldu gara. Gaur egungo bizitza aurrera eramateko informazioa eskuratzea garranztitsua delako oinarrizko faktore bat delako aurrera egiteko. Informatzea hain garrantzitsua bilakatu da gaur egun guri dagokigun izena ere aldatu dela lehengo industria gizartetik gaur egungo informazioaren gizartera. Bi hauen arteko erlazioa norabide bikoa iruditzen zait. Izan ere teknologia berri barik informazioaren gizartea ez zen izango guk ezagutzen dugunalakoa. Eta beste aldetik, Informazioaren gizartea barik Teknologi berriak ez zuten inolako garapenik, eraginik ezta erabilerarik izango.

Teknologia berriak <--------> Informazioaren gizartea

Teknolgia berriei esker, hainbat abantaila izan ditugu esaterako komunikazioaren esparruan, entretenimenduaren esparruan, medikunztan... Pertsonalki teknologia berrien garapena goraipatzen dut, hauek nolabait gure bizitzan erraztasunak eskaintzen dizkigutelako. Teknologia berrien ondorioz gizartea aldatu da, denok gaude harreman zuzenean, nahiz eta oso urrun egon. Sal erosketak egiteko modu berria agertu da, entretenitzeko modu desberdinak eta abar luze bat. Laburbilduz, informazioaren gizarte honetako oinarrizko ezaugarria teknologia berriak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario