domingo, 7 de noviembre de 2010

Eten Digitala


Eten digitala beti esistitu izan den kontzeptu oso zabala da. Hasteko eten digitala zer den azalduko dut. Interntean konektatuta dauden eta konektatuta ez dauden pertsonen artean ematen den aldeari deritzogu eten digitala. Gizarte guztia, arrazoi batzuk direla medio ez da internetera konektatuta egongo eta honek nolabait, bai teknologia aldetik eta gizate aldetik marginatuta egotea ahalbidetuko du.
Teorian, denok izan behar ditugu baliabie berdinak aurrera egiteko baina hau ez da horrela izango.
Goian esan dudan moduan, eten digitala, arrazoi ezberdinegatik emango da baina hau ematean ondorio berberak emango dira. Internet gabe egoteak, informazio nahiko barik egotea eragingo du, horrela ezagutza maila gutzituz eta hezkuntza egokia jasotzeko posibilitateak murriztuz.
Hau gertatzearen arrazoiei erreparatuz, honako hauek nagusituko dira:
-EKONOMIKOA: Hau ezagunena da, izan ere diru nahikorik ez duten lurraldeetan ez dago teknologia berriak izateko aukerarik.
-JASOTAKO HEZKUNTZAREN ARABERA: Honetan irakasle eta ikasleen arteko aldeak nabarituko dira. Ikasleak oso jaioak izango dira teknologia berrietan baina irakasleak ez. Hauek formakuntza egokia beharko dute.
-HIZKUNTZAREN ARABERA: Hizkuntza internazionala ingelesa izango da eta hizkuntza hau ez dakitenek sailtasunak izango dute teknologia berrietan jarduteko.
-GENERAZIOAREN ARABERA: Gaur egun nahiz eta ohikoa izan teknologi berrietan murgilduta egotea, egia dena da, adinaren arabera teknologia berrien erabilerak gora-beherak izango dituela. Artikuluko inkestetan ikusten den moduan, gazteek askoz ere gehiago erabiltzen dute teknologia berriak zaharragoak baino.
-GENEROAREN ARABERA: Honetan kulturaren eragina izango da faktore garrantzitsu bat. Kultura batzuetan, emakumeek ez dute ia eskubiderik eta are gutxiago teknologia berriak erabiltzeko askatasuna. Gainera, emakumeen erabilera txikiagoa izango da gizonena baino.
-EZAUGARRI FISIKO ETA PSITIKOEN ARABERA: Honetan eskolaren betebeharra zertxobait saiestuko da. Eskolak guztientzako erantzunak izan behar ditu baina hau konplikatu egingo da premia bereziak dituzten ikasleekin.
Beraz gure esparruan zentratuz, argi dago ahaleginak egin beharko direla guztientzako erantzunak ahalbidetzeko, horrela honi dagokion eten digitala murriztuz. Hau lortzeko, irakasleen formakuntza bat eman beharko da, enpresen eta eskolen arteko elkarrekintza sustatu beharko da eta azkenik, ikasleak kontzientiatu beharko dira honen aurka.

Nik pertsonalki esan behar dut eten digitala beti egongo den arazo bat dela. Izan ere gaur egungo gizartearen antolamenduaren ondorioz, eten ekonomikoa beti egongo da, batzuk teknologia berriak izateko aukerarik ez dutelako izango. Ekonomiaren motorra hori da, hots, batzuk dirua izango dute eta beste batzuk ez eta honen eraginez eten ekonomikoa beti ezistituko den arazoa iruditzen zait.
Beste alde batetik, generazioari eta generoari dagokion etena, kulturarekin lotzen dut. Argi dgao aintzinako belaunaldiak ez direla hezitu teknologia berrietan eta horregatik egun gutxi dira hauek erabiltzen dituztenak. Generoari erreparatuz ere kulturari jozten diot arrazoia izan ere kultura batzuetan emakumeak ez duelako gizonak besteko eskubideak.
Ez nator bat hizkuntzaren etenarekin, artikuluan esaten den moduan ingelesa da hizkuntza internazionala eta gizaki formatu batek jakin beharko lukeen hizkuntza iruditzen zait.
Hezkuntza sistemara hurbilduz, uste dut denontzako erantzunak ez izatea akatz garrantzitsu bat dela eta urteekin batera murrizten joango dela. Argi dago ikasleen behar guztiak asetzen ahalegindu behar garela eta teknologia berrien mundu berri hontan ere hau lortu behar da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario