martes, 16 de noviembre de 2010

Teknologia berrien aplikazioak eskolan

Denok dakigun moduan, teknologia berriak gure bizitzako esparru asko eta askotan parte hartzen dute eta hezkuntza ez da salbuezpena. Teknologia berriak didaktikoki erabili ahal izango dira eskolan, hau zelan emango da?
Aplikazio didaktikorik nagusiena uste dut entziklopedia elektronikoak beteko dutela, hots, wikipedia eta honelako aplikazioak. Jakitun gaude guztiok informazio iturririk handiena dela internet eta honi helduz hezkuntzan ere honela jokatuko du.
Hezkuntza esparrura eskainiko den informazioa mota askotako izango dira, izan ere, esakiniko den informazioaren arabera asmo bat edo beste egongo delako.
Ikasleen hezkuntzan garrantzitsua da gurasoen papera eta hauen esku hartzea umeen hezkuntzan. Horregatik Blogaren moduko aplikazio didaktikoak erabiliz gurasoak jakitun egongo dira ematen diren aurrerakuntzetan eta gertaera guztietan. Gainera ikasleek Blogen bitartez euren esperientziak plazaratzeko aukera izango dute.
Beste alde batetik, material didaktiko legez erabili daitezke teknologiaren aplikazioak. Bideo instruktiboak, ariketa birtualak eta abar luze bat ikasleen hezkuntza bideratuko dutelako.
Aipatutako guztia esanda, argi geratzen da teknologia berrien aplikazio didaktikoek pisu garrantzitsu bat dutela eskolan.
Esan behar dut pisu hau, zaindu beharreko printzipio bat izango dela, izan ere erabilera asko ematen bazaio beste baliabide metodologikoak galdu litezkeelako. Erabilera neurtuak, hau da noizbenka apliakzio teknologiko hauek erabiltzeak abantaila asko ekarriko dizkio ikasleari bere etorkizuneko aplikazioak ezagutuko dituztelako. Baina beti ere ahastu barik, eskuz egindako lanek, koaderno tradizionalek emaitz egokiak ematen dutela hezkuntzan.
Teknologia berrien aplikazio didaktikoak erabili behar direla kontuan hartuz, irakasleek hauek erabiltzeko eta hauen erabilera irakasteko gai izan beharko dira hau ziurtatzeko formakuntza dutelarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario