domingo, 24 de octubre de 2010

"La revolucion de los medios"



1.- Zein da bideoaren gaia?
Bideo honen gaia, etorkizuneko egoera teknologia berrien eraginez da. Izan ere bideo honetan islatzen da 2051.urtean teknologiak bete ahalko zuten esparrua, hau da, leku guztietan, esparru guztietan zuzenean inplikatuta egongo direla.
Nabarmentzen duena da edozertarako beharrezkoak izango direla teknologia berriak, gizakiaren lanari lekua kentzea eraginez.

2.- Azaldu zure iritzia bideoa iksui eta gero:
Bideoa ikusi eta arritu egin naiz. Inoiz ez dut pentsatu aurrerakuntzek zerenbesteko garapena lortu ahal duten urteak aurrera eginez. Ikusi dudanez, larregi erabiltzera helduko gara etorkizunean eta ez dut etorkizun horretan bizi nahi.
Gure belaunaldiak teknologia berriak txikitatik ezagutu ez arren, egun ezin gara bizi internet barik. Internetak abantaila asko ekarri dizkigu gure bizitzara, hainbat erraztasun informazioa aurkitzeko orduan, komunikatzeko eta abar luze bat. Baina nire ustez dena moduan, teknologia berriak erabiltzea ona da baldin eta neurrian erabiltzen bada.

3.- Zer egin dezake eskolak?
Eskolan ez dut uste horrenbeste erabiltzen direnik teknologia berriak orain. Baina baliteke etorkizunean gehio erabiltzea beraz erabilera neurtuko nukeen eta esku lanen garrantzia azpimarratuko nukeen.

4.- Guk zer egin dezakegu?
Nik pertsonalki, nire ingurukoak eta nire etorkizuneko ikasleak kontzientziatuko ditut, teknologia berriek ez dutela gure bizitza gidatu behar azaltzen. Teknologia berriek bizitzako zenbait gauza errazten dituztela baina garrantzitsua gizakiaren onura dela ez etengabeko garapena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario