jueves, 25 de noviembre de 2010

Konpetentzia Digitalak

Ikusi beharrreko hiru bideoak ikusi ondoren, argi daukat ezin garela fidatu askorik interneten aurkitzen dugun informazioaz ezta ofertetaz. Izan ere internen dagoen guztiak atzetik egilearen ikuspuntuak, kultura, balore batzuk, helburuak eta abar luze bat biltzen ditu.
Gu, interneten kontsumidoreak ez gara konturatzen, internet erabiltzean hauen esklabu bihurtzen garela.

Bideoei erreparatuz, "MULTIMEDIA LITERACY DIGITAL STORY" agertzen den moduan garaiak asko aldatu dira eta teknologia berriei esker denbora eta espazioaren arteko mugak desagertu direla argi gelditzen da. Lehen ezinezkoa uste zana

Bigarren bideo honetan "HTB", alfabetizaziora heltzen gara. Honekin argi gelditzen da, gauz aguztien atzean ideologia bat dagoela eta denaren atzean helburu finko batzuk daudela. Pertsona autokritikoak gailentzen dira bideo honetan interneta erabiltzeko orduan kritikoak izatea beharrezkoa delako. Informazioa aukeratzeko, idazteko, irakurtzeko eta intrepretazeko gai izan behar gara.
Konturatu behar gara, informazioekin balore batzuk transmititzen direla eta egilearen ikuspuntutik abiatzen direla. Honekin batera ikuspuntu baten transmizioa ematen da eta horretaz konturatu behar gara.
Bideoan agertzen den puntu bat indartu nahi dut, datuen gorabeherak. Internetean denok dakigun moduan gure datuak dabilzta eta inork ez daki nork eskuratu ahal dituen. Guk datuek ematean uste dut nolabait zeozer esakintzen diegula eman diegunei. Hau da, zeren truke ematen ari gara gure dtauak? Zer losrtu nahi da horiekin? Garrantzitsua iruditzen zait datuen erabilera interneten, elkarrizketetarako ezinbesteko gaia dela iruditzen zait inork ez dakigulako ziur zer egiten duten datuekin.

Azken bideoari helduz "02 BUEN USO DE INTERNET", denok gogoan ditugun gaiak jorratu dira. Egia izango ete da interneten agertzen dena? Datuak sartzeak zer eragingo dit? Online erosi behar da? ... Uste dut galdera hauek beti egongo direla izan ere interneten gakoak hauek direlako. Egileak gu geu gara eta ezinezkoa iznago da informazioa egia ala gezurra den zehaztea, hori kontsumitzaile bakoitzaren betebeharra delako. Beste alde batetik, datuak sartzea eod ez kontsumitzaile bakoitzak hartuko duen arriskua izango da eta online erostea ere.
Galdera guzti hauen erantzuna, pertsonala dela iruditzen zait. Interneten kontsumitzaileak kritikoak izan behar gara eta gu izango gara gure erabakien erantzuntzaile. Hau esanik, uste dut argi gelditzen dela, interneten agertzen den segurtasun ezari aurre egitea gure erantzunkizuna dela.


Bideo hau nabarmentzen dut, gehien pentsarazi didalako.

martes, 16 de noviembre de 2010

Teknologia berrien aplikazioak eskolan

Denok dakigun moduan, teknologia berriak gure bizitzako esparru asko eta askotan parte hartzen dute eta hezkuntza ez da salbuezpena. Teknologia berriak didaktikoki erabili ahal izango dira eskolan, hau zelan emango da?
Aplikazio didaktikorik nagusiena uste dut entziklopedia elektronikoak beteko dutela, hots, wikipedia eta honelako aplikazioak. Jakitun gaude guztiok informazio iturririk handiena dela internet eta honi helduz hezkuntzan ere honela jokatuko du.
Hezkuntza esparrura eskainiko den informazioa mota askotako izango dira, izan ere, esakiniko den informazioaren arabera asmo bat edo beste egongo delako.
Ikasleen hezkuntzan garrantzitsua da gurasoen papera eta hauen esku hartzea umeen hezkuntzan. Horregatik Blogaren moduko aplikazio didaktikoak erabiliz gurasoak jakitun egongo dira ematen diren aurrerakuntzetan eta gertaera guztietan. Gainera ikasleek Blogen bitartez euren esperientziak plazaratzeko aukera izango dute.
Beste alde batetik, material didaktiko legez erabili daitezke teknologiaren aplikazioak. Bideo instruktiboak, ariketa birtualak eta abar luze bat ikasleen hezkuntza bideratuko dutelako.
Aipatutako guztia esanda, argi geratzen da teknologia berrien aplikazio didaktikoek pisu garrantzitsu bat dutela eskolan.
Esan behar dut pisu hau, zaindu beharreko printzipio bat izango dela, izan ere erabilera asko ematen bazaio beste baliabide metodologikoak galdu litezkeelako. Erabilera neurtuak, hau da noizbenka apliakzio teknologiko hauek erabiltzeak abantaila asko ekarriko dizkio ikasleari bere etorkizuneko aplikazioak ezagutuko dituztelako. Baina beti ere ahastu barik, eskuz egindako lanek, koaderno tradizionalek emaitz egokiak ematen dutela hezkuntzan.
Teknologia berrien aplikazio didaktikoak erabili behar direla kontuan hartuz, irakasleek hauek erabiltzeko eta hauen erabilera irakasteko gai izan beharko dira hau ziurtatzeko formakuntza dutelarik.

domingo, 7 de noviembre de 2010

Eten Digitala


Eten digitala beti esistitu izan den kontzeptu oso zabala da. Hasteko eten digitala zer den azalduko dut. Interntean konektatuta dauden eta konektatuta ez dauden pertsonen artean ematen den aldeari deritzogu eten digitala. Gizarte guztia, arrazoi batzuk direla medio ez da internetera konektatuta egongo eta honek nolabait, bai teknologia aldetik eta gizate aldetik marginatuta egotea ahalbidetuko du.
Teorian, denok izan behar ditugu baliabie berdinak aurrera egiteko baina hau ez da horrela izango.
Goian esan dudan moduan, eten digitala, arrazoi ezberdinegatik emango da baina hau ematean ondorio berberak emango dira. Internet gabe egoteak, informazio nahiko barik egotea eragingo du, horrela ezagutza maila gutzituz eta hezkuntza egokia jasotzeko posibilitateak murriztuz.
Hau gertatzearen arrazoiei erreparatuz, honako hauek nagusituko dira:
-EKONOMIKOA: Hau ezagunena da, izan ere diru nahikorik ez duten lurraldeetan ez dago teknologia berriak izateko aukerarik.
-JASOTAKO HEZKUNTZAREN ARABERA: Honetan irakasle eta ikasleen arteko aldeak nabarituko dira. Ikasleak oso jaioak izango dira teknologia berrietan baina irakasleak ez. Hauek formakuntza egokia beharko dute.
-HIZKUNTZAREN ARABERA: Hizkuntza internazionala ingelesa izango da eta hizkuntza hau ez dakitenek sailtasunak izango dute teknologia berrietan jarduteko.
-GENERAZIOAREN ARABERA: Gaur egun nahiz eta ohikoa izan teknologi berrietan murgilduta egotea, egia dena da, adinaren arabera teknologia berrien erabilerak gora-beherak izango dituela. Artikuluko inkestetan ikusten den moduan, gazteek askoz ere gehiago erabiltzen dute teknologia berriak zaharragoak baino.
-GENEROAREN ARABERA: Honetan kulturaren eragina izango da faktore garrantzitsu bat. Kultura batzuetan, emakumeek ez dute ia eskubiderik eta are gutxiago teknologia berriak erabiltzeko askatasuna. Gainera, emakumeen erabilera txikiagoa izango da gizonena baino.
-EZAUGARRI FISIKO ETA PSITIKOEN ARABERA: Honetan eskolaren betebeharra zertxobait saiestuko da. Eskolak guztientzako erantzunak izan behar ditu baina hau konplikatu egingo da premia bereziak dituzten ikasleekin.
Beraz gure esparruan zentratuz, argi dago ahaleginak egin beharko direla guztientzako erantzunak ahalbidetzeko, horrela honi dagokion eten digitala murriztuz. Hau lortzeko, irakasleen formakuntza bat eman beharko da, enpresen eta eskolen arteko elkarrekintza sustatu beharko da eta azkenik, ikasleak kontzientiatu beharko dira honen aurka.

Nik pertsonalki esan behar dut eten digitala beti egongo den arazo bat dela. Izan ere gaur egungo gizartearen antolamenduaren ondorioz, eten ekonomikoa beti egongo da, batzuk teknologia berriak izateko aukerarik ez dutelako izango. Ekonomiaren motorra hori da, hots, batzuk dirua izango dute eta beste batzuk ez eta honen eraginez eten ekonomikoa beti ezistituko den arazoa iruditzen zait.
Beste alde batetik, generazioari eta generoari dagokion etena, kulturarekin lotzen dut. Argi dgao aintzinako belaunaldiak ez direla hezitu teknologia berrietan eta horregatik egun gutxi dira hauek erabiltzen dituztenak. Generoari erreparatuz ere kulturari jozten diot arrazoia izan ere kultura batzuetan emakumeak ez duelako gizonak besteko eskubideak.
Ez nator bat hizkuntzaren etenarekin, artikuluan esaten den moduan ingelesa da hizkuntza internazionala eta gizaki formatu batek jakin beharko lukeen hizkuntza iruditzen zait.
Hezkuntza sistemara hurbilduz, uste dut denontzako erantzunak ez izatea akatz garrantzitsu bat dela eta urteekin batera murrizten joango dela. Argi dago ikasleen behar guztiak asetzen ahalegindu behar garela eta teknologia berrien mundu berri hontan ere hau lortu behar da.

martes, 2 de noviembre de 2010

Teknologia berriak informazioaren gizartean izandako eragina

Hasteko esan beharra dago, informazioaren gizartearen oinarria teknologia berrietan dagoela. Urteak aurrera eginez, industria gziartetik gaur egungo informazioaren gizartera heldu gara. Gaur egungo bizitza aurrera eramateko informazioa eskuratzea garranztitsua delako oinarrizko faktore bat delako aurrera egiteko. Informatzea hain garrantzitsua bilakatu da gaur egun guri dagokigun izena ere aldatu dela lehengo industria gizartetik gaur egungo informazioaren gizartera. Bi hauen arteko erlazioa norabide bikoa iruditzen zait. Izan ere teknologia berri barik informazioaren gizartea ez zen izango guk ezagutzen dugunalakoa. Eta beste aldetik, Informazioaren gizartea barik Teknologi berriak ez zuten inolako garapenik, eraginik ezta erabilerarik izango.

Teknologia berriak <--------> Informazioaren gizartea

Teknolgia berriei esker, hainbat abantaila izan ditugu esaterako komunikazioaren esparruan, entretenimenduaren esparruan, medikunztan... Pertsonalki teknologia berrien garapena goraipatzen dut, hauek nolabait gure bizitzan erraztasunak eskaintzen dizkigutelako. Teknologia berrien ondorioz gizartea aldatu da, denok gaude harreman zuzenean, nahiz eta oso urrun egon. Sal erosketak egiteko modu berria agertu da, entretenitzeko modu desberdinak eta abar luze bat. Laburbilduz, informazioaren gizarte honetako oinarrizko ezaugarria teknologia berriak dira.