martes, 14 de diciembre de 2010

Deliciuos

Deliciousen jarritako web orrialdeak oso ointeresgarriak iruditu zaizkit Lehen Hezkuntzako ikasleentzako. Gustoko ditudan gaiak matematika eta ingelesa direnez, hauei buruzko web orrialdeak igo ditut.
Matematikari dgaokionez, ekuazioetan oso jaioa nahiz eta gai honen hasier abat jarri dut LH-ko 3.ziklokoentzako nolbait jada amtematikaren munduan ibiltzen dakitenentzat.
Eta LH-ko 1.zikloko ikasleentzat oinarrizko eragiketak barnerazteko ariketa batzuk aurkitu ditut.

Ingelesa lantzeko oso webgune interesgarriak eta egokiak aurkitu ditut. Asko gustatu zaizkit webgune hauek izan ere ingelesa modu interaktibo batean, erakargarri batean... landuko delako. Dena jolasaren bitartez landuko da lexikoan oinarrituz.
Gaika zatituko da horrela gai guztiak ukituz. Nik pantaila batzuk ikusi eta egin ditut. Horietan adibidez protagonistari lagundu egin beharko die eskatzen dienan. Adibidez protagonistak animalien izenik ez badaki lagundu egin beharko diogu horien izenak asmatuz.

Uste dut ingelesa lantzeko web gune hauek ikastetxeetan gomendatu beharko luketela nolabait etxean aukera gutxiago dutelako ingelesa lanzteko matematikak eta horrelakoak baino.

miércoles, 8 de diciembre de 2010

Netiketak

Orokorrean interneteko kontsumitzaile guztiok ezagutzen ditugun arau etiko batzuk dira. Netiketak, internetean jarduteko jarrerak bideratzeko 10 arau dira.
Hasteko esango dut, arau etiko hauek ez ditudala inoiz idatzita egongo zirela imajinatu. Baina errespetatzen ditut eta gizartean zabaldu beharko zirela uste dut.
10 arau hauetatik gehienak errespetatzen ditut denak ez esateko. Arritu nauen araua 5.araua izan da. Honetan letra larriz ez idaztea gomendatzen du honek garrasika zagozela adierazten baitu. Nik ez nuen horrela ikusten, letra larriz idatzi zegoena garrantzitsuenatzat hartzen bait nuen.

Garrantzitsuenetzat, 8.araua hartzen dut. Honetan bidaltzen diren emailetako besteen helbideak borratzea gogoraztean da. Hau garrantzitsua ikusten dut besteen pribatasuna mantentzeko.

Laburbilduz, netiketak errespetatu eta bete behar egin behar direla uste dut.

jueves, 2 de diciembre de 2010

Eskola 2.0 eta Arbel digitala

http://www.aufop.com/aufop/uploaded_files/articulos/1278785070.pdf


Dakigun moduan teknologia berriek gure bizitzan paper garrantzitsu bat betetzen dute eta hezkuntzaren esparrura zabaltzea erabaki da. Zabalkuntza hau bi programari esker eman da; Alde batetik eskola 2.0 dugu eta bestetik arbel digitala. Artikulu honetan programa berritzaile bi hauei eginiko kritika sakon bat irakurri dut eta honek nolabait niri ere pentsarazi egin dit. Izan ere ez nuen ezagutza askorik hauei buruz baina orain argi dut dena.
Aurrerapen bat eskaintzeko asmotan esango dut, nahiz eta programa bi hauek hezkuntza sisteman gauzatu, ez diote hezkuntza sistemari onurarik ezta inolako aldaketarik sustatzen.

Eskola 2.0 programa, oso berria da pasadan ikasturtean onartu zena. Hau multinazionalek, editorialek talde finantzieroak eta hezkuntza esparruko idazkariak sortu zuten. Sortzaile hauetan nabari den moduan, gehienak ekonomia mundukoak dira eta hau izango da programa hau aurrera ez ateratzearen arrazoi nagusiena. Programa honek ordenagailuak, teknologia berriak eskaintzen ditu. Ez du inolako irakaskuntza berrikuntzarik eskaintzen.
Gainera, teknologia berri hauek ikastetxean sartzen zireneko egoera ez zuten aurkeztu ezta planteatu eta honek beste arazo bat sortu du. Izan ere, proiektu hau aurrera eramateko orduan, irakasleek oztopo handia izan dute ez zekitelako zelan moldatu klaseak.
Arazo hauek agerian utsiz, eskola 2.0ren helburua, dirua irabaztea izan da. Hezkuntza merkaturatzea lortu nahi izan dute ordenagailuak eta bestelako TTBBak erosiz, hauek izango duten eragina kontuan hartu gabe.

Arbel digitalei dagokienez, 2003ra bueltatu behar dugu proiektu honen lehenengo pausoak ikusteko. Berrikuntza hau, LH 5 eta 6.mailako ikasleen geletan sartu ziren arbel digitak. Arbelak irakasleen eta ikasleen iritzia kontuan hartu gabe jarri ziren, izan ere hauek jarztea zen helburua eta lortu da. Baina eskola 2.0 proiektuan bezala, arbel digitalek ez dute ikasleen emaitzetan inolako aldaketarik gauzatuko. Hauek erabiltzeak esan behar da, irakasleen metodologia aldatzea ekarri dutela. Ala ere, argi utsi behar da, ez dute inolako eraginik hezkuntzan.
Portatilak baino askoz garestiagoak izateaz gain esan behar da, portatilak betetzen duten lan bera egiten dutela.

Ikastetxe batzuk proiektu berritzaile hauei uko egin die. Hauen iritziz, dirua programa hauetan gastatzen da eta gero eta irakasle gutxiago kontratatzen dira.

Laburbilduz, proiektu hauek zelan proposatuta dauden kritikatzen dut. Hezkuntza sisteman murgildutako proiektuak hezkuntza emaitzak hobetzeko moldatu behar dira. Proiektuak planteamendu egokia izan behar dute hezkuntzaren onura emateko.
Ez dut bidezkoa ikusten hezkuntza ekonomiari bultzada bat emateko erabiltzea. Zalatzekoa ikusten dut hezkuntza modu honetan merkaturatzea.